miércoles, 3 de diciembre de 2008

WALT DISNEY


Lagunok!!

Egun hauetan Walt Disneyren inguruan lanean aritu gara eta bere pelikula famatuenak ikusten ibili gara.Zeinek ez du noizbat "Edurnezuri","Loti Ederra" edo "Pocahontas" ikusi??Guztiok ditugu Walt Disneyren filmak buruan ezta??Guk bai behintzat!

Horregatik,zuetako norbaiti gaia interesatzen bazaio,hementxe klikatuz gai honi buruzko informazio eta datu interesgarri gehiago topatzeko aukera izango duzue...

SAN FERMINAK

San ferminen inguruko webquesta egin dugu eta jarrauan ikusgai daukazue, klikatu irudian ikusi ahal izateko.

martes, 2 de diciembre de 2008

NAFARROAKO MUSEORA!

Ez pentsa ikastolan dena lana denik e...Lehenengo 3 hilabete hauetan zehar zuen ateralditxoak ere izan dituzuelako.

Gorputza lantzen ibili zineten klasean eta horregatik,Nafarroako Museora joan zineten han dauden eskultura,koadro eta altxor historiko pila ikustera...Gustora ezta...??

Hango gida batek erakutsi zizuen museoa eta bukaeran,tailer bat egiten egon zineten...eta noski,azkenean pinturaz josirik!!Hala ere, margolari bikainak zarete guztiak!A zer nolako pintura politak!

ARTE TXOKOA


Aurretik aipatutako txoko guztien artean kuttunena...Txikitatik hasten zarete arteaz gozatzen eta oso garrantzitsua da hori!Astean behin arte txokoko artista desberdin bat lantzen duzue,horretarako,etxetik ekarritako aldizkari,argazki edota posterrak ezinbestekoak dira.Beraz, materiala zuen esku gelditzen da.HH 2.mailan esaterako lantzen diren artistak Kandinsky,Van Gogh,Gaudí,Paul Klee,Picasso,Chillida,Miró eta Oteiza dira.

sábado, 29 de noviembre de 2008

GELAKO TXOKOAK


Idatzi eta idatzi eta oraindik zuen gela nolakoa den azaldu gabe...Hau da hau fundamentua!

Goizean-goiz,ikastetxeko sarreran elkartu eta trenean etortzen gara guztiok klasera,hori bai,egunero aldatzen dugu tren gidaria!Begira,hemen duzuen trenaren arabera aukeratzen dugu eguneko makinista!


Tren gidariaren eginbeharrak (data erabaki, zerrenda pasa...) bukatzerakoan korroan esertzen gara ikusten duzuen txoko honetan.

Ondoren,astero aldatzen ditugun taldetan elkartu eta txokoetan aritzen gara:alde batetik eraikuntza txokoa daukagu,bertan gauzak erakitzen eta desegiten aritzen zarete,forma eta ehundura desberdinetako objektuekin jokatuz.

Etxe txokoan aldiz,helduon paperetan sartu eta han ibiltzen zarete zuen seme-alabei jana ematen edo errieta egiten edo bestela kaletik paseatzen...Eta ipuinen txokoan...ipuin mordo bat! Mila ipuin klase.Edonoren gustuetara egokitzen direnak.Beste munduan murgildu nahi duenak beraz...badaki!

Puzzle txokoan,izenak esaten duen bezala,puzzleak osatzen dituzue,tamaina,forma kolore...desberdinetako puzzleak.Eta badakizue zertarako balio dizuen plastika txokoak ezta??
Ba artista handietan bihurtzeko!Ia modalitate guztiak kontrolatzen dituzue ta!Tenpera, argizaria,koloretako arkatzak...

jueves, 27 de noviembre de 2008

POEMAK

Hemen duzue egun osorako poemak...
Eguzkia jeiki da : orrazten ari da.
Zaldi beltza ostu diote
Errekaldeko ilobari.
Zaldi zuria ekarri dio
egunsentian opari.

Eguzkia zaldiz,
ibarrez eta mendiz.
Mutikoaren zaldi zuria
poliki,
bizkarrean kiliki.

Mutikoaren zaldi zuria
laukoan
aldapa beherakoan.

Mutikoaren zaldi zuria
airean
hodeien gainean.

Eguzkia nagusi,
ihintza ezin ikusi.

Mantalgorri, mantalgona,
zeruetako amona.

Mantalgorri, mantalgona,
gure egalari ona.

Mantalgona, mantalgorri,
zeru goietan zer berri?

Eguzkia indartsu,
mendiak ere halatsu.

Tokin-tokin, mailua,
denen entzungarri.
Tokin-tokin, mailua,
lanaren eztarri.

Eguzkia tente-tente,
erregea zutik derrepente.

Txoriak zeramatzan kaiolan
arrantzale batek batelean,
eta txorrotxio, txorrotxio
egin beharrean,
txitxarro, txitxarro
egiten zioten denek batean.

Eguzkiak oina luze
zanpatuz ibar eta leize.

Bi txori ttiki bazkaltzen;
bata da Pir;bestea, berriz, Por.
Pir jartzen da hemen, eta Por jartzen da hor;
ama bazkariarekin dator.

Bi txori ttiki zopa jaten;
batak pirpir, besteak porpor.
Ama, biei begira, maitekor.

Eguzkia zutik lozorro:
umeak ezinegon-zomorro.

Erregeren aitona
lanean xorro-xorro.
Erregeren amona
lanean xarra-xarra.
Erregeren laguna
edanean xurrut-xurrut.

Eguzkiaren hitzak,
bero-bero giltzak.

Haurrak korrika, haurrak korrika,
zelaitik bi, koskatik bost.

Haurrak korrika, haurrak korrika,
zelaitik bi, menditik bost.

Haurrak korrika, haurrak korrika,
zelaitik bi, airetik bost.

martes, 25 de noviembre de 2008

EUSKAL IPUINAK

Hona hemen hainbat ipuin gabonetan irakurtzeko :

TARTARUA

Behin batez, bazen errege seme bat, punimendu batez bezala munstro bat gelditua, eta ez zitaken jende bilaka ezkondu arte. Eta egun batez atzematen du neskatxa polit bat. Arras gustatzen zitzaion, bainan neskatxak ez du nahi, arras izitu baitzuen. Eta Tartaro harek nahi zion eman erreztun bat, eta neskatxak etzuen nahi hartu; bainan jaun gazte batekin egortzen dio, eta erreztunak erhian sartu orduko erraten zuen:
—Hi hor eta ni hemen.
Bethi oihuka eta Tartarua bethi segitzen da, eta neskatxak izitzen baitzen, erhia pikatzen du bere erheztunarekin eta botatzen du ur handi baterat, eta han ithotzen da Tartarua.

ARROSA


Behin batez bazen errege bat. Bazituen bi alaba; arras maite zituen eta alaba hek ere beren aita maite zuten; eta errege hura egun batez deithua izan zen gerla handi batetara; eta hori aditu zutenian, arras tristatu ziren; eta beren aitak eman zioten bakotxari arrosa bana eta erran:
—Jeus hutsetan erortzen bazarete, zuen arrosak histuko dire.
Eta ez du faltatzen. Egun batez heldu da errege seme bat eta erraten dio arrats batez harekin oherat juan behar dela, eta andere gazte hura arras sokatzen3b da. Erraten dio ez duela posible errefusatzea. Eta biharamunian atzematen du bere arrosa arras histua. Eta haren ahizpari ere agertzen dio gisa berian eta erraten dio harek ere igual, eta bere boketa atzematen du igual histua.
Eta errege hura gerla finitu zenean ethorri zen bere etxerat, eta bere bi alaben arrosak atzeman zituen arras histuak. Eta izan zen xangrina handitan.

SORGINAK AKELARRIAN

Behin batez bazen, munduan asko dien bezala, gizon gazte bat. Egun batez gaten da kisulabe baterat eta arratsian heldu die sorginak. Han dantzan hari zien. Batek iten zuen etxe batetako etxeko andre bat bezala, arras eri. Eta elizatik ateatzen hari zelarik egun batez utzi zuela ogi benedikatua lurrerat erortzera eta apho batek altxatu zuela eta apho hura han dela athe hekien onduan, harri baten azpian, bere ogia ahuan. Eta oraino sorginak berak erraten zuen hura ahotik apho hari kendu arte ez zitekela senda. Eta gizon gazteak guzia aditzen zuen.
Beren aldia in zutenean, sorginak baduazi bakotxa bere etxetarat, eta gizon gazte hura ilkhitzen da bere kisulabe xilotik eta badoha etxekoandre eri den harenganat eta erraten dio:
—Nik orai badakit zer egin behar den zure sendatzeko.
Eta sorginak erran guziak erraten diotza eta egiten ditu, eta egun berian sendatzen da. Eta gizon gazte hura ongi pagatua izan zen.
Eta arrats hartan heldu zaio konkor bat eta erraten dio:
—Aditu dut, gizon gaztea, badakik sorginek non egiten duten akelarre.
Eta erraten dio baietz.
—Bihar pentsatzen dut behar dutala aditu sorginek zer erraten duten.
Eta erakusten dio bera aintzinean izatu zen kisulabe zilo hura. Eta gauerditan heldu die sorgin guziak biribilli baraballa, bazutela arrabots eta espantu. Bainan sorginek erraten dute batak bertziari:
—Behar dinau bilatu kisulabe zilo huntan zer othe den.
Badohazi bilhatzerat eta atzematen dute konkorra eta egortzen sasiz sasi, berhoz berho, laharrez lahar, othez othe, zirripo zarrapo. Ez zuen posible nihundik bere etxea atzematia. Denak funditua, gure konkor gaixua azkenean goiz alderat arribatzen da bere etxean.

BI BELE


Asko munduan bezala baziren bi bele. Batek zuen buztan luze bat. Bertzeak buztan ttiki ttiki bat. Buztan ttikia zuen harek izan balu luzia, nere istorigoa izanen zen luzia, bainan laburra beitzuen, nere istorigoa ere izanen da laburra.
Errege batek bazituen hiru alaba. Beztitu zituen gorriz. Nahi duzu berriz?

GEZURRA ETA EGIA

Behin batez bazen emazte bat ezkondua, alargundua eta berriz ezkondua. Egun batez bere senarra lanian duelarik heldu zaio gizon bat eta erraten dio nundik heldu den. Ematen dio errepusta:
—Bertze mundutik.
—Ba ahal dakizu Pierren berririk?
Erraten dio ontsa dela bainan oinetako eta arropaz, miseriaxkan dela, eta ez duela posible erostea pipatzeko belarra.
Emazte harek berehala:
—Nahi diozu senarrari sos eta zerbeit arropa ereman?
—Bai.
Azkenian ematen diotza. Gizona partitzen da lorietan, bere paketa eskuan eta bere sosekin. Heldu zaio emazteki hari bere senarra eta erraten dio:
—Joanes! ez dakizu bada berri? Pierren berriak baditut.
—Zer derasazu emaztekia! Zer eman diozu? Paketa ttiki bat eskuan ikusi dut juaixtian gizon bat hor pasatzen.
Hartzen du bere zaldia establiatik eta badoha tarrapataka.
Gizon hura bere paketa aldean, jarririk zagoelarik, aditzen du zaldi harrabotsa eta berehala bere paketa botatzen du bazterrera. Arribatzen da zaldizko hura han eta erraten dio:
—Ikhusi duzu gizon bat paketa bat eskuan hemen pasatzen?
—Bai, zuen aldean gan da. Oianpe hortan sartu da.
Erraten dio:
—Nahi nauzu zaldi hau gardatu istan bat?
Erraten dio baietz. Eta badoha gizon hura bere zaldia utzi eta, oihanaren bilatzerat. Bertze brigantak hartzen du bere paketa eta igotzen da zaldia gainerat. Partitzen da.
Bertze gizon gaizo hura heldu da bere ustez. Ethorri bainan ez zaldirik, ez paketarik. Koleran partitzen da bere etxerat. Erraten dio bere emazteari:
—A! Zure paketa eta diruak eraman dituen gizon hari eman diot zaldia lehen bai lehen zeruan sartzeko.

lunes, 24 de noviembre de 2008

TXONTXONGILOAK

Gaurkoan txontxongiloei buruz arituko gara,bai...

Ikusi al duzue inoiz txontxongilo antzerkiren bat??Erantzuna ezetz bada hementxe duzue aukera. Aste hauetan txontxongiloak egiten ibili gara ondoren ipuin baten antzerkia grabatzeko.

Beak eta nik ipuin desberdinen antzerkiak egin ditugunez,bi antzerki desberdin ikusteko aukera izango duzue.

Lehenengo antzerkiaren izenburua NOLA DASTATU ILARGIA da.





Bigarren antzerkiaren izenburua 3TXERRI EMEAK da. Eta honako web helbidean klikatuz antzerki hau ikusteko aukera izango duzu.

http://video.google.com/videoplay?docid=4227056025990287141

sábado, 15 de noviembre de 2008

OGIBIDEAK

Astero gutxi gora-behera, gaiz aldatu eta beste bati ekiten diogu, eta horietako bat hain zuzen ere, ogibideena da.

Lehenik eta behin, eta gaian murgiltzeko, gelakideen guraso guztien lanbideak zerrenda batean jartzen ditugu, ogibide desberdinak ezagutzeko asmoarekin.

Normalean, gai bakoitzarekin batera ipuin bat lantzen dugu eta oraingoan 4 anaiena tokatu zaigu. Gogoratzen duzue, ezta?(Link hori sakatuz gero, ipuin osoa izango duzue eskura!)

viernes, 14 de noviembre de 2008

SAN FRANTZISKORI BURUZ...


Klasean egindakoaz hitz eta pitz, eta oraindik zuen ikastetxe eta gelako txoko guztiak ezagutu eta erakutsi gabe! Hau da hau burua...

San Frantzisko eskolak 100 urte bete berri ditu eta eraikinak 1.000 istorio gordetzen ditu bere baitan. Ikaragarrizko ateek ematen digute ongi etorria, gainontzeko pasabide eta gelak izugarrizko xarma dutelarik.

Eraikina 3 solairutan banatzen da, azkenekoa, atiko antzeko bat izanik. Sotoan, berriz, jantokia aurkitzen da. Eta patioa, aldiz, erdigunean gelditzen da, eraikinaren paretek inguratzen dutelarik.

jueves, 13 de noviembre de 2008

UDAZKENA

Kaixo lagunok! Fijatu zarete gure inguruko enparantza guztiak hostoz beteak daudela? Noski baietz! Udazkenarekin batera hostoak, intxaurrak, gaztainak eta hotz apur bat. Batzuetan lehenengo elurrak Iruñerriko mendi gailurretan. Urtero familiareki eta lagunekin ongi pasatzeko hainbat kanta dugu udazkenari buruz ...

AIZKOLARIAK

AZAROAK HAMAIKA

GABONAK!!


Dakizuen bezala, gutxi falta zaigu gabonetan sartzeko. Olentzero, Santo Tomas eta Euskal herriko tradiziozko hainbat gauza dibertigarriak ospatzeko hona hemen prestatu ditugun kanta ugari :

HORRA MARI DOMINGI

HATOR, HATOR MUTIL ETXERA

OLENTZERO

GABONAK

GAUEKO IZAR

SAN TOMASEKO FERIA

viernes, 7 de noviembre de 2008

TAILERRAK

Haur Hezkuntza osoan zehar, astean bitan, beste gelakoekin hiru talde osatu eta haiekin batera, irakasleek antolatutako tailerretan ibili zarete. Beraz, tailerren izenak gogoratuko dituzue ezta...??

Musika tailerra da aurrenekoa. Honetan, musika irakaslearekin batera abesti, doinu eta instrumentu desberdinak erabili dituzue erritmo eta melodia diferenteak landuz.

Ipuin tailerrean, ipuin asko eta asko ikusi dituzue ezta? Klase amaieran gainera, denbora izatekotan, marrazki,jolas edota antzerkiak antolatu izan dituzue...

Eta 3.tailerrean, primerako sukaldariak izateko prestatzen ibili zarete...Praktikan jarri al dituzue gelan ikasitakoa? Ikus ditzagun ba gelan ikasitakobi errezeta.


Hona hemen sandwicha egiteko errezeta,zuek ere probatu nahi baduzue:



Osagaiak:

-Bibo ogia -Gazta
-Urdaiazpikoa -Gurina

Egiteko era: Binbo zatien gainak gurinarekin igurtzi. Ondoren,urdaiazpikoa eta gazta gainean jarriko ditugu eta azkenik, mikroondasan sartuko dugu,bizpahiru minutuz.Eta Mmmm....On egin!


eta mazedonia egiteko...

Osagaiak :

• 2 Sagar
• 2 Platano
• 2 Kiwi

• 2 Udare
• Melokotoi lata bat
• Piña lata bat

Egiteko era:

Lehenbizi melokotoi lata bat eta piña lata bat iriki egiten dira ,txikitu eta ontzi batera botatzen dira.Beste fruituak, garbitu urakin ,zuritu eta txikitu egiten dira.
Ondoren dena nahastuta jartzen da. Azkenik frigorifikoan 2 ordu sartzen da eta Jateko prest!On egin!


miércoles, 5 de noviembre de 2008

IGARKIZUNAK

Kaixo!

Badakigu, hiru urte hauetan zehar hainbat eta hainbat igarkizun ikusi dituzuela irakaslearekin... Aurreko urtea gogoan daukagu eta horregatik, igarkizun gehiago proposatzen dizkizuegu buruari eragin eta eragin ibiltzeko... Ea hauetako zenbat asmatzen dituzuen!

Hemen klikatu igarkizunak ikusteko. Eta honakoan, berriz, erantzunak ikusteko. Ez tranparik egin gero!