martes, 25 de noviembre de 2008

EUSKAL IPUINAK

Hona hemen hainbat ipuin gabonetan irakurtzeko :

TARTARUA

Behin batez, bazen errege seme bat, punimendu batez bezala munstro bat gelditua, eta ez zitaken jende bilaka ezkondu arte. Eta egun batez atzematen du neskatxa polit bat. Arras gustatzen zitzaion, bainan neskatxak ez du nahi, arras izitu baitzuen. Eta Tartaro harek nahi zion eman erreztun bat, eta neskatxak etzuen nahi hartu; bainan jaun gazte batekin egortzen dio, eta erreztunak erhian sartu orduko erraten zuen:
—Hi hor eta ni hemen.
Bethi oihuka eta Tartarua bethi segitzen da, eta neskatxak izitzen baitzen, erhia pikatzen du bere erheztunarekin eta botatzen du ur handi baterat, eta han ithotzen da Tartarua.

ARROSA


Behin batez bazen errege bat. Bazituen bi alaba; arras maite zituen eta alaba hek ere beren aita maite zuten; eta errege hura egun batez deithua izan zen gerla handi batetara; eta hori aditu zutenian, arras tristatu ziren; eta beren aitak eman zioten bakotxari arrosa bana eta erran:
—Jeus hutsetan erortzen bazarete, zuen arrosak histuko dire.
Eta ez du faltatzen. Egun batez heldu da errege seme bat eta erraten dio arrats batez harekin oherat juan behar dela, eta andere gazte hura arras sokatzen3b da. Erraten dio ez duela posible errefusatzea. Eta biharamunian atzematen du bere arrosa arras histua. Eta haren ahizpari ere agertzen dio gisa berian eta erraten dio harek ere igual, eta bere boketa atzematen du igual histua.
Eta errege hura gerla finitu zenean ethorri zen bere etxerat, eta bere bi alaben arrosak atzeman zituen arras histuak. Eta izan zen xangrina handitan.

SORGINAK AKELARRIAN

Behin batez bazen, munduan asko dien bezala, gizon gazte bat. Egun batez gaten da kisulabe baterat eta arratsian heldu die sorginak. Han dantzan hari zien. Batek iten zuen etxe batetako etxeko andre bat bezala, arras eri. Eta elizatik ateatzen hari zelarik egun batez utzi zuela ogi benedikatua lurrerat erortzera eta apho batek altxatu zuela eta apho hura han dela athe hekien onduan, harri baten azpian, bere ogia ahuan. Eta oraino sorginak berak erraten zuen hura ahotik apho hari kendu arte ez zitekela senda. Eta gizon gazteak guzia aditzen zuen.
Beren aldia in zutenean, sorginak baduazi bakotxa bere etxetarat, eta gizon gazte hura ilkhitzen da bere kisulabe xilotik eta badoha etxekoandre eri den harenganat eta erraten dio:
—Nik orai badakit zer egin behar den zure sendatzeko.
Eta sorginak erran guziak erraten diotza eta egiten ditu, eta egun berian sendatzen da. Eta gizon gazte hura ongi pagatua izan zen.
Eta arrats hartan heldu zaio konkor bat eta erraten dio:
—Aditu dut, gizon gaztea, badakik sorginek non egiten duten akelarre.
Eta erraten dio baietz.
—Bihar pentsatzen dut behar dutala aditu sorginek zer erraten duten.
Eta erakusten dio bera aintzinean izatu zen kisulabe zilo hura. Eta gauerditan heldu die sorgin guziak biribilli baraballa, bazutela arrabots eta espantu. Bainan sorginek erraten dute batak bertziari:
—Behar dinau bilatu kisulabe zilo huntan zer othe den.
Badohazi bilhatzerat eta atzematen dute konkorra eta egortzen sasiz sasi, berhoz berho, laharrez lahar, othez othe, zirripo zarrapo. Ez zuen posible nihundik bere etxea atzematia. Denak funditua, gure konkor gaixua azkenean goiz alderat arribatzen da bere etxean.

BI BELE


Asko munduan bezala baziren bi bele. Batek zuen buztan luze bat. Bertzeak buztan ttiki ttiki bat. Buztan ttikia zuen harek izan balu luzia, nere istorigoa izanen zen luzia, bainan laburra beitzuen, nere istorigoa ere izanen da laburra.
Errege batek bazituen hiru alaba. Beztitu zituen gorriz. Nahi duzu berriz?

GEZURRA ETA EGIA

Behin batez bazen emazte bat ezkondua, alargundua eta berriz ezkondua. Egun batez bere senarra lanian duelarik heldu zaio gizon bat eta erraten dio nundik heldu den. Ematen dio errepusta:
—Bertze mundutik.
—Ba ahal dakizu Pierren berririk?
Erraten dio ontsa dela bainan oinetako eta arropaz, miseriaxkan dela, eta ez duela posible erostea pipatzeko belarra.
Emazte harek berehala:
—Nahi diozu senarrari sos eta zerbeit arropa ereman?
—Bai.
Azkenian ematen diotza. Gizona partitzen da lorietan, bere paketa eskuan eta bere sosekin. Heldu zaio emazteki hari bere senarra eta erraten dio:
—Joanes! ez dakizu bada berri? Pierren berriak baditut.
—Zer derasazu emaztekia! Zer eman diozu? Paketa ttiki bat eskuan ikusi dut juaixtian gizon bat hor pasatzen.
Hartzen du bere zaldia establiatik eta badoha tarrapataka.
Gizon hura bere paketa aldean, jarririk zagoelarik, aditzen du zaldi harrabotsa eta berehala bere paketa botatzen du bazterrera. Arribatzen da zaldizko hura han eta erraten dio:
—Ikhusi duzu gizon bat paketa bat eskuan hemen pasatzen?
—Bai, zuen aldean gan da. Oianpe hortan sartu da.
Erraten dio:
—Nahi nauzu zaldi hau gardatu istan bat?
Erraten dio baietz. Eta badoha gizon hura bere zaldia utzi eta, oihanaren bilatzerat. Bertze brigantak hartzen du bere paketa eta igotzen da zaldia gainerat. Partitzen da.
Bertze gizon gaizo hura heldu da bere ustez. Ethorri bainan ez zaldirik, ez paketarik. Koleran partitzen da bere etxerat. Erraten dio bere emazteari:
—A! Zure paketa eta diruak eraman dituen gizon hari eman diot zaldia lehen bai lehen zeruan sartzeko.

No hay comentarios: