jueves, 27 de noviembre de 2008

POEMAK

Hemen duzue egun osorako poemak...
Eguzkia jeiki da : orrazten ari da.
Zaldi beltza ostu diote
Errekaldeko ilobari.
Zaldi zuria ekarri dio
egunsentian opari.

Eguzkia zaldiz,
ibarrez eta mendiz.
Mutikoaren zaldi zuria
poliki,
bizkarrean kiliki.

Mutikoaren zaldi zuria
laukoan
aldapa beherakoan.

Mutikoaren zaldi zuria
airean
hodeien gainean.

Eguzkia nagusi,
ihintza ezin ikusi.

Mantalgorri, mantalgona,
zeruetako amona.

Mantalgorri, mantalgona,
gure egalari ona.

Mantalgona, mantalgorri,
zeru goietan zer berri?

Eguzkia indartsu,
mendiak ere halatsu.

Tokin-tokin, mailua,
denen entzungarri.
Tokin-tokin, mailua,
lanaren eztarri.

Eguzkia tente-tente,
erregea zutik derrepente.

Txoriak zeramatzan kaiolan
arrantzale batek batelean,
eta txorrotxio, txorrotxio
egin beharrean,
txitxarro, txitxarro
egiten zioten denek batean.

Eguzkiak oina luze
zanpatuz ibar eta leize.

Bi txori ttiki bazkaltzen;
bata da Pir;bestea, berriz, Por.
Pir jartzen da hemen, eta Por jartzen da hor;
ama bazkariarekin dator.

Bi txori ttiki zopa jaten;
batak pirpir, besteak porpor.
Ama, biei begira, maitekor.

Eguzkia zutik lozorro:
umeak ezinegon-zomorro.

Erregeren aitona
lanean xorro-xorro.
Erregeren amona
lanean xarra-xarra.
Erregeren laguna
edanean xurrut-xurrut.

Eguzkiaren hitzak,
bero-bero giltzak.

Haurrak korrika, haurrak korrika,
zelaitik bi, koskatik bost.

Haurrak korrika, haurrak korrika,
zelaitik bi, menditik bost.

Haurrak korrika, haurrak korrika,
zelaitik bi, airetik bost.

No hay comentarios: